XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Txori bat eta zuhaitza).

- Kaixo, zuhaitz.

- Kaixo, txori.

Nora zoaz?.

- Ez dakit.

Bakarrik nago.

- Euria dator, etorri nirekin.

- Eskerrik asko, lagun.

- Sartu nire hosto azpian.

Ondo (al) zaude?.

- Bai.

Oso ondo.

- Ama, bokadiloa prestatu.

- Bokadiloa?.

- Bai.

Lagunak mendira goaz.

- Mendira?.

Zu ez zoaz mendira!.

- Zergatik ez?.

Lagunak badoaz.

- Ba zu ez, katarroa duzu eta.

- Jo! Beti berdin.

3.4. PLASTIKA / DINAMIKA / MORFOSINTAXIAZKO ARIKETAK.

ORDUAK: GOIZ / BERANDU.

- Egur, kartoi, ... paperezko erloju bat erabiliz, orduak ikasten joan: ordubata, ordubiak, hirurak, ... hamabiak dira (ordu beteak bakarrik).

- Pertsonaia edo ikasle batek egiten dituen ekintza ezberdinak marraztu.

Marrazkiarekin batera erloju bat jarriko da ordua seinalatuz.

Gero irakasleak holako galderak egingo ditu: Ordubata da.

Zertan ari da Mikel?, Bostak dira.

Nora doa?, e.a.

- Leku ezberdinetan (zinema, zirko, frontoi, futbol zelaia, dantzaleku......) dauden ekintzak eta orduak jarrita, irakasleak holako arazoak planteatuko ditu: Zortziak dira.

Mikel eta Idoia zinemara doaz.

Pelikula ikusiko (al) dute?.

(Erantzuna: Bai, goiz da, edo ez, berandu da).

- Irtetzen denetik sartzen denerainoko eguzkiaren mugimendua marraztu, eta honen arabera orduen aldaketa.

NOLAKOA?.

- Pertsonaia, animalia edo gauza baten berezitasunak azaltzen jakin.

Irakasleak: Gizon bat ikusi dut ibaian.

Nolakoa? (zaharra da eta ile luzea du); Baloi bat dut etxean / Nolakoa?,...

- Pertsonaia, animalia edo gauza baten berezitasunak esanez, zer / nor den asmatu.

Adibidez, gelan dago, horman dago, beltza da, klariona du, ...

Zer da?, e.a.